XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASO MEDITERRANIARRAK. Ezaugarri orokorrak

Nazio mediterraniarrek (Euskal Herria bere zatirik haundienean hala da), propioki deitutako erregioi epelak eta basamortu berotsuen arteko trantsizio eskualdea konstituitzen dute.

Ezaugarri hau, zeina, landare-formazio mediterraniarren lore-konposaketan ere agertzen den, oso nabaria da gure zonaldean, bertako gradiente klimatikoa gorenena delarik.

Zonalde epelako espezie batzuk zeregin garrantzitsua jokatzen segitzen dute, menditaldetan bereiziki, baina, erregioi mediterraniarrak landare endemikoez eraturiko flora batetaz ezaugarritzen dira, zeinetan, geroago zona subkantauriarra deituko dugunak ere parte hartzen duen.

Hirugarrenaro guztian zehar, ipar mediterraneoan lekukotasun gutxi utzi zuten flora tropikalen atzerakada bat eman zen.

Palmito edo palmondo txikiaren ohizko adibidea (Chamaerops humilis), gure floran, iratze bi motez ordezkatua izan da, bata paleotropikala (Stegnogramma pozoi) eta subtropikala bestea (Woodwardia radicans) hozpeletan presenteak eta erlaizkain kantauriarraz babestuak.

Zur elementuetan aberatsak ziren florek jarraitu zieten (baso laurifolio mistoak), Ipar Ameriketako eta Eki Asiakoekin antza haundia zutenak.

Egungo espezie nagusienak, hosto iraunkorra eta beti berde dutenak dira, eta, taxukera xerofilo nahikoa aurreratua isladatzen dute.

Zelulek, presio osmotiko intentsoa dute, hots, sustrato pobre eta lehor batetik ura xurga dezateneko gatz kontzentrazio haundia dutela.

Usain-gozoko landareak ugari dira.

Beste taxuketa garbia, hostozko kutikularen gogortasuna da (uda garaian eman daitekeen transpirazioa ebitatzen du).

Hostoen formek, gainera, kanpoko superfiziea ahalik eta gutxien erakuts dezatenerako joera dute: oblongoak egin edo ertzetatik biribildu egiten dira.

Landareria mediterraniarraren erorkortasuna nabarmena da erregioi hauetan izan den giza-ihardueraren ondorioen aurrean, zeinari buruz, landareriaren egungo egoeraz aritzerakoan hitzeginen dugun.

Mediterraneoko landareria klimazikoa, artadia da (Quercus ilex), hosto iraunkorra duten artelatz (Quercus suber) eta Aleppo pinua (Pinus halepensis) bezalako espeziekin eta hosto erorkorra duten espezie batzurekin elkartua.

Artelatza, silizikola, gure zonaldean bakan agertzen da, kostaldean eta Ebrotik hurbil dagoen sakan batetan, artea laguntzen.

Artea Artea, zuhaitz mediterraniarra da batipat; Ceballos-ek dioenez, Espainiako zuhaitzik berezgarriena da gainera.

Haritzak (hosto erorkorra) eta arteak (hosto iraunkorra) englobatzen dituen Quercus generoaren barnean dago, nahiz eta, bi taldetako bakoitzean zalantzazko inklusioko espezie batzuk existitu.

Adierazi beharrekoa, gaztainondoa, inbasore erromatarrengandik inportatua, heldu aurretik, gure lurraldean finkaturiko gizaki primitiboen elikagaian ezkurra sartzen zela.

Artea ala zumela? Quercus ilex espeziearen barnean bi subespezie hartu behar ditugu kontutan, bata tipikoa (Q. ilex subsp. ilex) edo artea, eta zumela bestea (Q. ilex subsp. rotundifolia).

Bi subespezien arteko desberdintasun botanikoa, oso garbi dagoenik ez dirudi.